LABURRA

22K  
+2.000m

Ibilbide gogor eta teknikoen bila dabilen edonorentzat prestaturiko ibilbidea Urkiola parke naturaleko paraje zoragarrietatik.


Mañaritik PR pista jarraituz Gatzaieta baserrira (hornidura puntua) igotzea izango da lasterkariaren lehen eginbeharra. Segidan Atxartera jaitsi beharko dute erromatarren bidetik. Behin Atxartera iritsiz, Astxikirako bideari ekingo zaio. Artolarako bide ezagunetik igoaz joango da korrikalaria hasiera baten baina azken zatia atxa artetik sartuko da Astxikiren (785m) gailurrera igoaz. Bide klasikotik jaitsiz Anbotoko mendikatearen ipar alderantz jo, bigarren hornidura puntutik pasa eta Larranorantz (981m) igotzeari ekingo zaio. 


Larranotik zuzenean Pol-polerantz abiatuko dira ibilbideko azken aurreko zailtasunari ekinaz; Urkiolamendi (1011m). Bertotik Urkiolako santutegirantz abiatu, hiru gurutzeak pasatu eta berriro ere Gatzaietako hornidura puntura helduko dira lasterkariak azken maldari ekin aurretik.


Untzillaitzeko diagonal txikia izango da eguneko azken oztopo nagusia. Bai igoera zein jaitsiera teknikoei aurre egin beharko zaie Mañariko udaletxeko plazara iritsi eta lasterketari amaiera emateko.

Eskerrik asko

©Mañaritik Atxetara 2024

Necesitamos su consentimiento para cargar las traducciones

Utilizamos un servicio de terceros para traducir el contenido del sitio web que puede recopilar datos sobre su actividad. Por favor revise los detalles en la política de privacidad y acepte el servicio para ver las traducciones.