LUZEA

42K 
+3.800m

Ibilbide gogor eta teknikoen bila dabilen edonorentzat prestaturiko ibilbidea Urkiola parke naturaleko paraje zoragarrietatik.
Mañaritik abiatuta Mugarrikolandaruntz abiatuko dira lasterkariak, bertatik Artatxagane (996m) eta Leungane (1008m) igoaz. Hortik Amudiako iturrira jaitsi eta Inunganeko aterpetxera iritsiko dira Mañarira itzultzeko jaitsierari ekinez. Berton lehen hornidura puntua egongo da 42km ibilbidekoentzat.


Hortik GR pistatik Gatzaieta baserriraino igoko dira (hornidura puntua), segidan Atxartera jaisteko erromatarren bidetik. Behin Atxartera iritsiz, Astxikirako bideari ekingo zaio. Artolarako bide ezagunetik igoaz joango da korrikalaria hasiera baten baina azken zatia atxa artetik sartuko da Astxikiren (785m) gailurrera igoaz. Bide klasikotik jaitsiz Anbotoko mendikatearen ipar alderantz jo, bigarren hornidura puntutik pasa eta Larranorantz (981m) igotzeari ekingo zaio. 


Larranotik Anboto magalerantz joko du ibilbideak. Kilometro bertikalaren ibilbidearekin bat egitean, Arrazolara jaitsi (hirugarren hornidura puntua) eta Zabalandirantz igoera gogor bezain politari ekingo diote. Mariren kobaren magaletik doan PR-ari jarraituz Zabalandira iritsi eta bertotik Pol-polerantz abiatuko dira.
Ibilbideko azken aurreko zailtasuna Urkiolamendi (1011m) izango da. Bertotik Urkiolako santutegirantz abiatu, hiru gurutzeak pasatu eta berriro ere Gatzaietako hornidura puntura helduko dira lasterkariak azken maldari ekin aurretik.


Untzillaitzeko diagonal txikia izango da eguneko azken oztopo nagusia. Bai igoera zein jaitsiera teknikoei aurre egin beharko zaie Mañariko udaletxeko plazara iritsi eta lasterketari amaiera emateko.

Eskerrik asko

©Mañaritik Atxetara 2024

Necesitamos su consentimiento para cargar las traducciones

Utilizamos un servicio de terceros para traducir el contenido del sitio web que puede recopilar datos sobre su actividad. Por favor revise los detalles en la política de privacidad y acepte el servicio para ver las traducciones.